Entradas

Mostrando entradas de marzo, 2018

OLGA MOTXILA

Imagen
Burua mila gauzetan daukat lanean, eta josteko buruan sormenarentzat tokia behar dudanez, azken aldian gutxi xamar josten ari naiz. Bueno, oporrak atea joka datoz, eta lasaitasuna eta denbora librea edukitzean ziur martxa hartzen dudala berriz.  Aspaldi nituen nere koñataren bakerozko bi mini gona nere birziklatzeko kajan, tokia hartzen, ezertan erabiltzeko intentziorik gabe. Horrela egoten da birziklatzeko kutxa, eta tela asko ere, beraien momentuaren zain.  Aldeak istutu dizkiot, lauki forma edukitzeko, bakero ezberdinen petatxoak jarri dizkiot, lentejuelak dituen mini gonaren pare bat, etiketa originala kendu, eta "Jtx" (Josteko txokoa) etiketa bat egin nion makinarekin. Behekaldean erabili nuen bakero zatiak zuloa zeukanez, azpian beste bakero bat jarri nion, eta borobilean jostura batzuk egin nizkion. Goikaldean soberan nituen telak erabili nituen, kanpoko aldean laukietako tela polit bat, eta barruan azken aldian boltsoen barruan erab