OLGA MOTXILA


Burua mila gauzetan daukat lanean, eta josteko buruan sormenarentzat tokia behar dudanez, azken aldian gutxi xamar josten ari naiz. Bueno, oporrak atea joka datoz, eta lasaitasuna eta denbora librea edukitzean ziur martxa hartzen dudala berriz. 


Aspaldi nituen nere koñataren bakerozko bi mini gona nere birziklatzeko kajan, tokia hartzen, ezertan erabiltzeko intentziorik gabe. Horrela egoten da birziklatzeko kutxa, eta tela asko ere, beraien momentuaren zain. 


Aldeak istutu dizkiot, lauki forma edukitzeko, bakero ezberdinen petatxoak jarri dizkiot, lentejuelak dituen mini gonaren pare bat, etiketa originala kendu, eta "Jtx" (Josteko txokoa) etiketa bat egin nion makinarekin. Behekaldean erabili nuen bakero zatiak zuloa zeukanez, azpian beste bakero bat jarri nion, eta borobilean jostura batzuk egin nizkion.


Goikaldean soberan nituen telak erabili nituen, kanpoko aldean laukietako tela polit bat, eta barruan azken aldian boltsoen barruan erabiltzen ari naizen loretakoa. Kremailerarekin itxi nuen, eta goikaldean larru eta loretako telarekin heltzekoak egin nizkion. 



Egia esan, lan haundia eman dit, josten jarri naizenean denbora gutxi hartu izan dudalako, eta asko luzatu dut horrela, eta gainera kremailerak eta ni ez gara batere ondo eramaten. Gauza da, bukatu nahi nuela gainetik kentzeko besterik ez bazen, eta bukatu dut, baina ez naiz oso gustura gelditu. Agian egin nuen azkena (larru itxurakoa) hain gustura dudan, konparaketan, galtzen atera delako. Zer egingo diogu-ba! Motxila troteroa, komodoa eta haundia da, oporretan joaten ideala, eta ziur asko erabiliko dudala. Horrekin gelditu beharko dut.


Ideia Pinterest-etik atera dut. Goiko telari entretela jarri behar nion, baina iada gogo falta nuenez, horrela utzi nuen, eta nik uste dut horretan failatzen duela, sendotasun gehiago behar du.


Besterik gabe, bagoaz Mimi-ra eta Eskuzegina-ra, bertan partekatzeko eta bide batez besteen lantxoekin inspiratzeko.

TELA/FABRIC: birziklatua, eta sobrak
PATROIA/PATTERN: propioa, nere "makuto"a moldatua/ my own, an adaptation of  my"makuto" pattern.

Comentarios

Publicar un comentario

Entradas populares de este blog

UDABERRIA IRITSI OTE DA?

SOINEKO GURUTZATUA

BESTE GURUTZATU BAT