TXANO GARAIA BERRIZ ERE
Aurreko urteko txanoa exkax xamarra zuenez, aurten bi txano egin dizkiot. Honetan tela lisoekin. Horia eta berdea ez zait hainbeste gustatu baina bakerozkoa pila bat.
Alde batean apaingarritxo bat jarri diot botoi batekin bukatua.
Patroia diariodenaii-ena da, %110ean inprimitua eta josteko marginik gabe. Bakerozkoari luzeran josteko margina jarri diot luzexagoa izateko.
Ni emaitzarekin super pozik nintzela, esaten dit semeak "nik bixerak nahiago ditut. Dire más guay". Egiz?????!!!!! Bilatzen hasi beharko dut bixeren patroiren bat :-(
PATROIA: dohainik diariodenaii.blogspot.com-en
TELAK: kolorezkoak Leroy Merlinekoak. Bakeroa Australian Spotlighten erosia
Comentarios
Publicar un comentario